Collabora Office 24.04 laguntza
Bilatu eremuko testuaren antzeko terminoak bilatzen ditu. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren antzekotasun-aukerak zehazteko, sakatu Antzekotasunak botoia.
Adibidez, antzekotasun-bilaketak Bilatu kutxan sartutako testuarekin alderatuta bi karaktere desberdin dituzten hitzak bila ditzake.
Hitz bat bilaketa-elementuaren antzekoa dela zehazteko definitu irizpide bat.
Sartu bilaketa-elementuan alda daitekeen karaktere kopurua. Adibidez, 2 karaktere alda daitezkeela zehazten bada, "edari" eta "gudari" hitzak antzekotzat hartuko dira.
Sartu bilaketa-elementu baten karaktere kopuruarekin alderatuta hitz batek gehienez zenbat karaktere izan ditzakeen.
Sartu hitz batek bilaketa-elementuak baino zenbat karaktere gutxiago izan ditzakeen.
Antzekotasunaren bilaketa-ezarpenen edozein konbinaziorekin bat egiten duen terminoa bilatzen du.
'Konbinatu' erabiltzen bada, erabiltzailearen usteak hobeto betetzen dira, baina positibo faltsuak ere itzultzen ditu. Ez bada 'Konbinatu' erabiltzen, bat etortze gutxiago izango dira, baina ez ditu positibo faltsuak itzuliko.
Weighted Levenshtein Distance (WLD) algoritmoa erabiltzen da. Ez bada 'Konbinatu' markatzen, ezarpenak OR esklusibo modura (strict WLD) tratatuko dira ezarpenak. 'Konbinatu' markatuta badago, ezarpenak OR inklusibo modura (relaxed WLD) tratatuko dira.
Kontuz ibili Ordeztu dena erabiltzean antzekotasun-bilaketarekin. Lehenago, ziurtatu zer aurkitu den.