Collabora Office 24.04 laguntza
Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.
Desegin dezakezun komando kopurua aldatzeko, joan Konfigurazio aurreratua atalera eta ezarri balio berria "/org.openoffice.Office.Common/Undo Steps" propietatean.
Komando batzuk (adibidez, Estiloak editatzea) ezin dira desegin.
Desegiteko komandoa bertan behera utzi daiteke
aukeratuta.Datu-baseen taulekin lan egiten ari zarenean, azken komandoa desegin dezakezu soilik.
Erregistro baten edukia aldatzen bada gorde ez den datu-baseen taula batean eta, ondoren, Desegin komandoa erabiltzen bada, erregistroa ezabatu egiten da.
Desegin zerrenda garbitu egiten da diseinu berria aplikatzen zaionean diapositiba bati.