Collabora Office 24.04 laguntza
Testu-esportazioa elkarrizketa-koadroan testu-fitxategiak esportatzeko aukerak zehatz ditzakezu. Elkarrizketa-koadro hau bistaratuko da "Testuzko CSVa" gisa gorde badituzu kalkulu-orrietako datuak eta Editatu iragazki-ezarpenak kontrol-laukia hautatuta badago Gorde honela elkarrizketa-koadroan.
Testu-esportazioan erabiltzen den eremu-bereizlea, testu-bereizlea eta karaktere-jokoa zehazten ditu.
Testu-esportaziorako karaktere-jokoa zehazten du.
Datu-eremua banatzen duen eremu-mugatzailea aukeratu edo sartu.
Datu-eremua banatzen duen eremu-mugatzailea aukeratu edo sartu.
Karaktere mugatzaile artean dauden testu-gelaxka guztiak esportatzen ditu, 'Testu-mugatzailea' koadroan ezarrita dagoen bereizlearen arabera. Markatuta ez badago, 'Eremu-mugatzailea' karakterea erabilita mugatuta dauden testu-gelaxkak soilik hartuko dira.
Modu lehenetsian aktibatuta dago aukera hau. Datuak bistaratzen diren moduan gordeko dira, aplikatutako zenbaki-formatuak barne. Kontrol-lauki hau markatuta ez badago, datu-eduki gordinak gordeko dira, softwarearen bertsio zaharretan bezala.
Zenbaki-formatuaren arabera, gelaxken edukia erakusten den bezala gordez gero, gerta liteke inportazioak egitean balio batzuk jada ezin interpretatu izatea zenbaki-balio gisa.
Datu-eremu guztiak esportatzen ditu zabalera finko batekin.
Zutabearen uneko zabalera izango du esportatutako testu-fitxategiaren datu-eremuak.
Gelaxkan ikusten den formatuarekin esportatzen dira balioak.
Balio bat zutabe-zabalera finkoa baino luzeagoa bada, ### kate gisa esportatuko da.
Testu-kate bat zutabe-zabalera finkoa baino luzeagoa bada, amaieran trunkatu egingo da.
Ezkerrean, erdian eta eskuinean lerrokatzea simulatuko da txertatutako zuriuneen bidez.