Collabora Office 24.04 laguntza
Glosario honek Collabora Officeko termino garrantzitsuenen azalpenak ditu.
Erabili glosarioa Collabora Officeko edozein aplikaziotan aurkitzen dituzun termino arrotzak bilatzeko.
ren laburdura. ASCII ordenagailu pertsonaletan letra-tipoak bistaratzeko karaktere-jokoa da. 128 karakterek osatzen dute, letrak, zenbakiak, puntuazio-karaktereak eta ikurrak barne. ASCII karaktere-joko hedatuak 256 karaktere ditu. Karaktere bakoitzak zenbaki bakar bat du esleituta, eta zenbaki horri ASCII kodea esaten zaio.
HTML orriek 7 biteko ASCII karaktere-jokoko karaktereak besterik ez dituzte onartzen. Bestelako karaktereak -dieresi alemanak, esaterako- kode-konbinazio baten bidez bereizten dira. Collabora Office esportatzeko iragazkiak automatikoki egiten ditu beharrezko aldaketak.
Collabora Office aplikazioetako zenbait leiho, esaterako 'Estiloak' leihoa eta 'Nabigatzailea', leiho atrakagarriak dira. Leiho horiek mugitu eta tamainaz aldatu ditzakezu, bai eta ertz batean atrakatu ere. Ertz bakoitzean hainbat leiho atraka ditzakezu, bata bestearen gainean edo elkarren alboan; ondoren, ertz-lerroak mugituta, leihoen proportzio erlatiboak aldatu ditzakezu.
Leihoa askatzeko eta berriro atrakatzeko, eutsi sakatuta tekla eta egin klik bikoitza leihoaren area huts batean. 'Estiloak' leihoan, ikonoaren alboko area grisean egin daiteke klik bikoitza tekla sakatuta dagoen bitartean.
Beste leihoren bat atrakatuta duten leiho-ertzetan botoi bat izango duzu eskura, eta, botoi horrekin, leihoa erakutsi edo ezkutatu ahal izango duzu.
Leiho-ertzeko botoia erabiltzen baduzu beste leihoa ikusteko, leihoa ikusgai egongo da, harik eta berriz ere eskuz ezkutatzen duzun arte (botoi bera sakatuz).
Leiho-ertzean klik eginda bistaratzen baduzu leihoa, Autoezkutatze funtzioa aktibatuko duzu. Autoezkutatu funtzioaren bidez, ezkutatutako leihoa aldi baterako erakuts daiteke bere ertzean klik eginez. Dokumentuan klik egindakoan, atrakatutako leihoa berriz ezkutatzen da.
Pierre BĂ©zier matematikari frantsesak garatu zuen BĂ©zier kurba. Matematikoki definitutako kurba da, eta bi dimentsioko grafiko-aplikazioetan erabiltzen da. Lau puntuk definitzen dute kurba: hasierako kokalekuak eta bukaerako kokalekuak, eta erdiko bi puntu bereizik. BĂ©zier objektuak alda daitezke puntu horiek saguarekin mugituz.
"Dynamic Data Exchange" hitzen laburdura da, eta OLEren "Object Linking and Embedding" aurrekaria da. DEEren bidez, objektuak fitxategi-erreferentzien bidez estekatzen dira, ez dira kapsulatzen.
DEE esteka bat sor dezakezu prozedura hau erabiliz: Hautatu zenbait gelaxka Calc kalkulu-orri batetik, eta kopiatu arbelean; ondoren, beste kalkulu-orri batera joan, eta hauta ezazu Editatu - Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa. Hautatu Esteka aukera, edukia DEE esteka moduan txertatzeko. Esteka bat aktibatzen denean, txertatutako gelaxka-area jatorrizko fitxategitik irakurriko da.
Formalki deskribatutako taulen multzo gisa antolatutako datu-bilduma bat da datu-base erlazionala. Mota horretako datu-baseetan modu askotan atzi edo berrantola daitezke datuak datu-baseko taulak berriro antolatu beharrik gabe.
Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema (RDBMS) batekin, datu-base erlazional bat sor, egunera eta administra dezakezu. Erabiltzaile batek sartutako Structured Query Language (SQL)ko instrukzioak edo aplikazio-programa batek dituenak erabiltzen ditu RDBMS programak, eta datu-basea sortu edo eguneratzen du, edo datu-baserako sarbidea ematen du.
Datu-base erlazionalak nolakoak diren ikusteko, erosketa bat jarriko dugu adibide gisa, bezeroen, erosketen eta fakturen taulak dituen datu-base batean. Faktura taulan ez dira agertzen bezeroen edo erosketen datuak; bezeroen eta erosketen tauletako eremuen erreferentziak agertuko dira, lotura erlazional edo erlazio bidez. Adibidez, bezeroaren izena agertu beharrean, bezero-taulako bezeroaren IDa agertuko da.
Fitxategiak modu erlatiboan edo absolutuan gorde nahi diren hautatzeko, erabili horretarako dagoen aukeretako bat (adibidez,
).Erlatiboki gordetzea aukeratzen baduzu, dokumentuko grafiko kapsulatuak edo fitxategi gisa txertatutako bestelako objektuak erlatiboki gordeko dira fitxategi-sistemako kokaleku horrekiko. Kasu horretan, ez du axola non dagoen gordeta direktorio-egitura. Edonola ere, fitxategiak aurkitu egingo dira (betiere, erreferentzia unitate edo bolumen berean badago). Hori garrantzitsua da, dokumentua erabilgarria izan dadin guztiz bestelako direktorio-egitura edo unitate- edo bolumen-izena duten beste ordenagailu batzuetan. Erlatiboki gordetzea gomendatzen da, halaber, direktorio-egitura bat sortu nahi baduzu Interneteko zerbitzari batean.
Absolutuki gordetzea nahiago baduzu, beste fitxategiekiko erreferentziak ere absolutu gisa definituko dira, hau da, unitate, bolumen edo erroko direktorioan oinarrituta. Bide honek badu abantailarik: erreferentziak dituen dokumentua beste direktorio edo karpeta batera eraman ahal izango da, erreferentzien balioa galdu gabe.
komandoa menuan dago. Komandoa aktibatzeko, uneko dokumentuak gutxienez esteka bat eduki behar du. Irudi bat txertatzean, adibidez, irudia zuzenean dokumentuan txertatu daiteke edo esteka gisa lotu daiteke.
Objektua zuzenean txertatzen denean dokumentuan, dokumentua handitu egiten da, gutxienez objektuak dituen byteak gehitzen baitzaizkio. Aukera horrekin, dokumentua gorde eta beste ordenagailu batean ireki dezakezu; txertatutako objektua dokumentuko kokaleku berberean egongo da.
Objektua esteka gisa txertatzen baduzu, berriz, fitxategi-izenaren erreferentzia besterik ez zaio gehituko dokumentuari. Fitxategiaren neurria, beraz, ez da ia handituko, bide-izenak eta fitxategiaren erreferentziak hartzen duten tokia bakarrik. Dokumentua beste ordenagailu batean irekiz gero, estekatutako fitxategiak erreferentzian adierazitako leku berberean egon beharko du, objektua ikusi ahal izateko dokumentuan.
Erabili
ikusteko zein fitxategi txertatu den esteka gisa. Estekak kendu egin daitezke, hala nahi izanez gero. Horrek esteka etengo du eta objektua zuzenean txertatuko du.Inprimaki-dokumentu batean, kontrol batek erabiltzailearen fokua jaso behar du aktibo bihurtzeko eta bere zereginak gauzatzeko. Adibidez, erabiltzaileak testu-koadro bati fokua eman behar dio bertan testua sartu ahal izateko.
Kontrol bati fokua emateko modu anitz daude:
Kontrola saguarekin edo beste gailuren batekin hautatu daiteke.
Nabigatu kontrol batetik hurrengora teklatuaren bidez. Dokumentuaren egileak tabulazio-ordena bat definitu dezake kontrola fokua zein ordenatan jasoko duten zehazteko. Kontrola hautatu ondoren, hura beste tekla-sekuentzia baten bidez aktibatu daiteke.
Hautatu kontrola atzitze-tekla baten bidez ("lasterbide" edo "laster-tekla" ere deitzen zaie).
Formateatzeak, testu-tratamenduko edo DTP programa baten bidez testuari emandako diseinu bisuala adierazten du hemen. Besteak beste, honakoak barne hartzen ditu: paper-formatua, orrialde-ertzak, letra-tipoak, letra-efektuak, koskak eta tarteak. Testuak zuzenean nahiz Collabora Officeko estiloen bidez formatea ditzakezu.
Input Method Editor esan nahi du IMEk. Erabiltzaileak programa honen bidez mendebaldekoak ez diren karaktere-jokoetako karaktere konplexuak idatz ditzake teklatu estandarra erabiliz.
Java Database Connectivity (JDBC) API erabil dezakezu Collabora Office(e)tik datu-base batera konektatzeko. JDBC kontrolatzaileak Java programazio-lengoaian idatzita daude, eta plataforma jakin bati lotu gabekoak dira.
Elkarren ondoko letren arteko tartea handitzeko edo txikitzeko aukera eskaintzen du karaktere-tarteak; testuaren itxura orokorra hobetzeko erabili ohi da.
Karaktere-tartearen taulek zein letrek behar duten tarte handiagoa adierazten dute. Taula horiek, normalean, letra-tipoaren osagai bat izaten dira.
Datu-baseko eremuen identifikatzaile unibokoa da lehen mailako gakoa. Datu-baseko eremuen identifikatzaile bakarra erabiltzen da datu-base erlazionaletan, beste taula batzuetako datuak atzitzeko. Beste taula bateko lehen mailako gakoari, kanpoko gakoa esaten zaio.
Collabora Office(e)n, taularen diseinu-ikuspegian definitzen da lehen mailako gakoa, hautatutako eremuaren errenkada-goiburuko laster-menuan komando egokia aukeratuta.
Alargunak eta umezurtzak tipografian erabili ohi diren terminoak dira. Alarguna paragrafo bukaerako lerro labur bat da, eta, testua inprimatzean, hurrengo orrialdeko goialdean agertzen da bakarrik. Umezurtza, aldiz, paragrafo baten lehen lerroa da, aurreko orrialdearen bukaeran bakarrik inprimatzen dena. Collabora Office testu-dokumentuetan, horrelakoak automatikoki ez agertzea aukera dezakezu, hautatutako paragrafo-estiloan oinarrituta. Orrialde berean zehatz dezakezu paragrafo bateko zenbat lerro mantendu behar diren elkarrekin.
Open Database Connectivity (ODBC) protokolo-arau bat da, aplikazioek datu-baseak atzitzeko erabiltzen dena. SQL (Structured Query Language) kontsulta-lengoaia erabiltzen du. Collabora Office(e)n, datu-base bakoitzean kontsultak egiteko SQL komandoak erabili nahi duzun aukera dezakezu. Bestela, laguntza interaktiboa erabil dezakezu kontsulta saguaren bidez definitzeko, eta Collabora Office(e)k automatikoki itzuliko du SQLra.
Object Linking and Embedding (OLE)ko objektuak helburuko dokumentuekin esteka daitezke, edo, nahiago bada, kapsulatu egin daitezke. Kapsulatzean, objektuaren kopia bat eta iturburuko programaren xehetasunak txertatzen dira helburuko dokumentuan. Objektua editatu nahi izanez gero, iturburuko programa aktibatu besterik ez duzu, objektuan klik bikoitza eginez.
OLE objektu bat helburuko dokumentu bati estekatuta badago, helburuko dokumentuak estekan adierazitako kokalekuan egon behar du. Helburuko dokumentua ezabatzen edo lekuz aldatzen bada, ezin izango da estekatutako OLE objektua ireki. aukera erabili daiteke ('Kargatu/gorde' aukeretako atalean dago) sistemak fitxategi-sitemarekiko gorde ditzan estekak.
Datuak dituen pantailako elementu bat da objektua. Aplikazio-datuak adieraz ditzake, hala nola, testua edo irudia.
Objektuak independenteak dira, eta ez dute eraginik bata bestearengan. Datuak dituen edozein objekturi komando batzuk eslei dakizkioke. Hala, esate baterako, objektu grafiko batek irudia editatzeko komandoak ditu; kalkulu-orriak, berriz, kalkuluak egiteko komandoak ditu.
OpenGL 3Dko grafiko-hizkuntza da, hasiera batean SGIk (Silicon Graphics Inc) garatutakoa. Lengoaia horren bi dialekto erabiltzen dira gehien: Batetik, Microsoft OpenGL, Windows NTn erabiltzeko prestatutakoa, eta, bestetik, Cosmo OpenGL, SGIk egindakoa. Azken hori grafiko-hizkuntza independentea da, eta plataforma eta ordenagailu mota guztientzat balio du - baita 3-D grafikoetako hardware berezirik ez duten makinentzat ere.
Collabora Office aplikazioan, erregistroan egiaztatzearen eginbideari Orrialdearen lerroartea deritzo.
Orrialdearen lerroartea zera da, orri baten aurreko eta atzeko aldeetako idazte-area batean bat datozen lerroen marka agertzea. Orrialdearen lerroarteari esker, orrialdeak irakurtzea errazagoa da, testu-lerroen artean gris-itzalak distiratsu agertu daitezen eragozten baita. Orrialdearen lerroartea da, baita ere, elkarren alboan dauden testu-zutabeen lerroek sareta bertikal bera erabili dezaten, elkarrekiko ongi lerrokatuta egon daitezen bertikalean.
Orrialdearen lerroartearen inprimatzea bereziki erabilgarria da elkarren alboan dauden bi orrialde dituzten dokumentuetan (adibidez, liburu edo liburuxka batean), zutabe anitzeko diseinuetan eta, oro har, bi alboetako inprimatzea behar duten dokumentuetan.
Portable Network Graphics (PNG) grafikoen fitxategi-formatu bat da. Fitxategiak konpresio-faktore hautagarri baten bidez konprimatzen dira, eta, JPG formatuan ez bezala, PNG fitxategietako informazioa ez da sekula galtzen konprimatzean.
Rich Text Format edo RTF (testu aberatseko formatua) testu-fitxategiak elkartrukatzeko garatutako fitxategi-formatua da. Eginbide berezi gisa aipa daiteke, zuzenean irakur daitekeen testu-informazio bihurtzen dela formatua. Baina, tamalez, beste fitxategi-formatu batzuekin alderatuta, nahiko fitxategi handiak sortzen ditu.
SQL (Structured Query Language) datu-baseetan kontsultak egiteko erabiltzen den lengoaia bat da. Collabora Office bidez kontsultak egiteko bi aukera dituzu: SQL erabiltzea edo saguarekin interaktiboki egitea.
SQL datu-basea SQL interfazea eskaintzen duen datu-sistema da. SQL datu-baseak maiz erabiltzen dira bezero/zerbitzari sareetan, hau da, hainbat bezero zerbitzari zentral batean (adib. SQL zerbitzari batean) sartzeko antolatutako sareetan, eta horregatik esaten zaie SQL zerbitzariaren datu-baseak, edo, laburrago esateko, SQL zerbitzariak.
Collabora Office(e)n kanpoko SQL datu-baseak integra ditzakezu. Disko gogorrean edo sarean egon daitezke kokatuta, ODBC bidez nahiz Collabora Office(e)n integratutako Jatorrizko kontrolatzaile baten bidez atzi ditzakezu datuak.
Testu konplexuen diseinua duten hizkuntzek ezaugarri hauetako batzuk edo guztiak izan ditzakete:
Zati asko dituzten karaktere edo Glyphs-ak dituen hizkuntzan idazten ari zara.
Testuaren noranzkoa eskuinetik ezkerrera da.
Collabora Office(e)k CTL gisa onartzen ditu hindia, thailandiera, hebreera eta arabiera.
Enable CTL support using
.Zabalera erdia eta zabalera osoa Asiako Ekialdeko zenbait hizkuntzak eta script-ek, batez ere txinerak, japonierak eta koreerak, erabiltzen dituzten karaktereak bereizteko propietateak dira.
Script horiek erabiltzen dituzten han karaktereak, hiragana eta katakana karaktereak eta hangul karaktereak lauki formakoak dira gehienetan eta bi karaktere latinek/ASCIIk betetzen duten zabalera finkoko tokia betetzen dute. Horregatik, zabalera osoko karaktere deritze, eta ASCII karaktere-jokoan dauden latinezko alfabetoko letrei, digituei eta puntuazio-markei zabalera erdiko karaktere deritze.
Arrazoi historikoengatik, lauki formako latinezko letra, digitu eta puntuazio-marken joko bat CJK tipografiaren bidez ere definitu eta erabili dira, zabalera erdiko haien ordezkoen tokian. Horiei zabalera osoko forma deritze. Era berean, badaude normalean zabalera osokoak diren katakanen eta hangul jamoen zabalera erdiko formak, estuagoak direnak. Karaktere baten zabalera erdiko eta zabalera osoko formak karaktere bera idazteko bi modu dira, latinezko alfabetoko maiuskulak eta minuskulak diren moduan. Collabora Office aplikazioak zabalera erdiko eta zabalera osoko karaktereen bihurketa onartzen du, eta testu-kateak parekatzean, zabalera-diferentziei ez ikusiarena egiten daki.
Zenbakizko sistemak zenbakiak adierazteko erabilgarri dagoen karaktere kopuruak definitzen ditu. Sistema hamartarrak, esate baterako, 10 karaktere ditu oinarri: 0 eta 9 bitarteko zenbakiak; sistema bitarrak bi: 0 eta 1 zenbakiak; eta sistema hamaseitarra 16 karakterez dago osatuta (0tik 9ra arteko zenbakiak eta A-tik F-ra bitarteko letrak).
Estilo bat formatu-atributuen multzo bat da, izen batekin (estilo-izena) elkartu eta identifikatu dena. Objektu bati estilo bat aplikatzen zaionean, objektuak estiloaren atributu multzoaren formatua hartuko du. Izaera bereko objektu anitzek estilo bera izan dezakete. Horren ondorioz, estiloaren formatu-atributuen multzoa aldatzen bada, estilo horri lotutako objektu guztiek modu berean aldatuko dituzte beren forma-atributuak. Erabili estiloak formatu uniformea emateko paragrafoei, gelaxkei edo beste edozein objekturi, eta dokumentuen formatua errazago maneiatzeko.
Estiloak erabiltzen ez direnean, eta formatu-atributuak zuzenean aplikatzen zaizkienean testu-zatiei, formatu zuzena deritzona (edo eskuzko formatua) erabiltzen da. Dokumentuan hautatutako areari soilik aplikatzen zaio formatua. Dokumentuak paragrafo, marko edo beste objektu anitz baditu, formatu zuzena objektu bakoitzari aplikatzen zaio. Formatu zuzena 'Formatua' menuan eta 'Formatua' tresna-barran dago erabilgarri.
Objektu bati aplikatutako formatu zuzeneko atributu batek indargabetu egiten du objektuak aplikatuta duen estiloaren pareko atributua.