Collabora Office 24.04 laguntza
Hainbat testu mota gehi ditzakezu marrazki edo aurkezpenetan:
Testua testu-marko batean
Karaktereen tamaina aldatzen duen testua markoaren tamaina betetzeko
Marrazki-objektuei klik bikoitza eginda gehitzen zaien testua
Writer dokumentu batetik kopiatutako testua
Testu-dokumentu edo HTML dokumentu batean txertatzen den testua
Egin klik Testua ikonoan eta eraman saguaren erakuslea testu-koadroa sartu nahi duzun tokira.
Arrastatu testu-markoa dokumentuan edukitzea nahi duzun tamaina lortu arte.
Idatzi edo itsatsi testua testu-markoan.
Egin klik bikoitza testuan hura editatzeko edo testu-propietateak formateatzeko, adibidez, letra-tamaina edo –kolorea. Egin klik testu-objektuaren ertzean objektu-propietateak editatzeko, adibidez, ertzaren kolorea, edo beste objektu batzuen aurrean edo atzean antolatzeko.
Sortu testu-marko bat aurreko urratsetan deskribatzen den bezala.
Testu-objektua hautatuta dagoela, aukeratu Formatua - Testua. Testua elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Testua fitxan, garbitu Doitu altuera testura kontrol-laukia, eta hautatu Doitu markoan kontrol-laukia. Sakatu Ados.
Testu-markoaren tamaina alda dezakezu, testu-karaktereen tamaina eta forma aldatzeko.
Testua grafiko batean gehi dezakezu grafikoan klik bikoitza eginda.
Testuaren kokagunea zehazteko, erabili Formatua - Testua ataleko ezarpenak.
Adibidez, egin klik Bunbuiloak ikonoaren alboko gezian 'Bunbuiloak' tresna-barra irekitzeko.
Hautatu bunbuiloa bat eta eraman saguaren erakuslea bunbuiloa hastea nahi duzun lekura.
Arrastatu bunbuiloa marrazteko.
Sartu testua.
Hautatu Writer dokumentuko testua.
Kopiatu testua arbelera (Editatu - Kopiatu).
Egin klik testua itsastea nahi duzun orrialdean edo diapositiban.
Itsatsi testua Editatu - Itsatsi edo Editatu - Itsatsi berezia erabiliz.
Itsatsi berezia erabiltzen baduzu, itsatsi beharreko testuaren formatua aukeratu dezakezu. Formatuen arabera, hainbat testu-atributu kopiatu ditzakezu.
Egin klik testua inportatzea nahi duzun orrialdean edo diapositiban.
Aukeratu Txertatu - Fitxategia.
Hautatu testu-fitxategi bat (*.txt) edo HTML fitxategi bat eta sakatu Txertatu. Txertatu testua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Sakatu Ados testua txertatzeko.