Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Draw aplikazioak geruzak onartzen ditu.
Geruza bat hautatzeko, egin klik geruzaren fitxa-izenean, laneko areako behealdean.
Geruza baten propietateak editatzeko, egin klik bikoitza geruza-fitxa batean.
Hautatu geruza bat, eta ondoren aukeratu Formatua - Geruza.
Propietateak arean, garbitu Ikusgai kontrol-laukia.
Sakatu Ados.
Geruzaren izen-fitxan, izenaren testu-kolorea urdinera aldatuko da.
Geruza bat ikusgai edo ikusezin bihur dezakezu bere fitxan klik eginda ⇧ teklari sakatuta eusten diozun bitartean.
Hautatu ezkutuko geruza bat eta aukeratu Formatua - Geruza.
Propietateak arean, garbitu Ikusgai kontrol-laukia.
Sakatu Ados.
Hautatu geruza bat, eta ondoren aukeratu Formatua - Geruza.
Propietateak arean, hautatu Blokeatuta kontrol-laukia.
Sakatu Ados.
Ezin dira editatu blokeatutako geruza bateko objektuak.
Hautatu blokeatutako geruza bat, eta ondoren aukeratu Formatua - Geruza.
Propietateak arean, garbitu Blokeatuta kontrol-laukia.
Sakatu Ados.