Collabora Office 24.04 laguntza
Bit-mapetako koloreak Tanta-kontagailua tresnaren bidez ordeztu ditzakezu.
Lau kolore ordeztu daitezke aldi berean.
Gardentasuna aukera ere erabil dezakezu irudi bateko eremu gardenak kolorearekin ordezteko.
Era berean, Tanta-kontagailua irudiko kolore bat garden bihurtzeko ere erabil dezakezu.
Ziurtatu erabiltzen ari zaren irudia bit-mapa (adibidez, BMP, GIF, JPG edo PNG) edo metafitxategia (adibidez, WMF) dela.
Aukeratu Tresnak - Tanta-kontagailua.
Egin klik Tanta-kontagailua ikonoan eta kokatu saguaren erakuslea irudian ordeztu nahi duzun kolorearen gainean. Tanta-kontagailua ikonoaren ondoko koadroan agertuko da kolorea.
Egin klik irudiko kolorean. Kolorea lehen jatorrizko kolorea koadroan agertuko da eta kolorearen ondoko kontrol-laukia markatuta egongo da.
Ordeztu honekin koadroan, hautatu kolore berria.
Horrek Jatorrizko kolorearen agerraldi guztiak ordezten ditu irudian.
Elkarrizketa-koadroa irekita dagoen bitartean beste kolore bat ordeztea nahi baduzu, markatu Jatorrizko kolorearen aurreko kontrol-laukia hurrengo errenkadan eta errepikatu 3-5 urratsak.
Sakatu Ordeztu.
Kolore-hautapenaren area zabaldu edo estutu nahi baduzu, handitu edo txikitu Tanta-kontagailua tresnaren perdoia eta errepikatu hautapena.