Collabora Office 24.04 laguntza
Konbinatutako marrazki-objektuak elkartutako objektuak bezala aritzen dira, salbuespen bakarra da taldean ezin zarela sartu objektu indibidualak editatzeko.
2D objektuak bakarrik konbina ditzakezu.
Hautatu bi 2D objektu edo gehiago.
Aukeratu Forma - Konbinatu.
Taldeetan ez bezala, konbinatutako objektuek pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren propietateak hartzen dituzte. Konbinatutako objektuak bereiz ditzakezu, baina jatorrizko objektuaren propietateak galdu egingo dira.
Objektuak konbinatzean, zuloak agertzen dira objektuak gainjartzen diren lekuan.
Ilustrazioan, konbinatu gabeko objektuak ezkerrean agertzen dira, eta konbinatutakoak eskuinean.
Formak eraiki ditzakezu Formak -Batu, kendu eta ebaki komandoak aplikatuz bi marrazki edo gehiagotan.
Forma-komandoak 2D objektuekin bakarrik erabil daitezke.
Sortutako formek pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren propietateak hartzen dituzte.
Hautatu bi 2D objektu edo gehiago.
Aukeratu Forma eta honakoetako bat:
Batu
Kendu
Ebaki.
Ondorengo ilustrazioetan, jatorrizko objektuak ezkerrean daude eta aldatutako formak eskuinean.
Hautatutako objektuen area pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren areari gehitzen dio.
Hautatutako objektuen area pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren areatik kentzen du.
Hautatutako objektuen gainjartze-areak forma berria sortzen du.
Gainjartzetik kanpo dagoen area kendu egiten da.