Collabora Office 24.04 laguntza
Taulan lehen mailako gako gisa erabiliko den eremua zehazten du.
Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa sortzeko. Gehitu lehen mailako gakoa datu-baseko taula guztiei erregistro bakoitza identifikatzeko. Collabora Office aplikazioko datu-baseko sistema batzuek lehen mailako gakoa eduki behar dute ezinbestean taulak editatzeko.
Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa eremu osagarri gisa automatikoki gehitzeko.
Hautatu aukera hori balio unibokoak dituen eremu bat lehen mailako gako gisa erabiltzeko.
Hautatu eremu-izena.
Hautatu aukera hori erregistro berri bat dagoen bakoitzean balio bat automatikoki sartzeko eta eremuaren balioa handitzeko. Datu-baseak gehikuntza automatikoa onartu behar du Balio automatikoa eginbidea erabiltzeko.
Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa eremu anitzen konbinaziotik sortzeko.
Hautatu eremu bat eta sakatu > lehen mailako gakoen eremuen zerrendari gehitzeko.
Hautatu eremu bat eta sakatu < lehen mailako gakoen eremuen zerrendatik kentzeko. Lehen mailako gakoa zerrenda honetako eremuen kateatze gisa sortzen da, goitik behera.