Taulen morroia
Taulen morroiak datu-baseetako taulak sortzen laguntzen du.
Hautatu eremuak emandako eredu-tauletako bat zure taula sortzeko abiapuntu gisa.
Hautatutako eremuentzako eremu-informazioa zehazten du.
Taulan lehen mailako gako gisa erabiliko den eremua zehazten du.
Idatzi taularen izena, eta zehaztu morroia amaitutakoan taula aldatzea nahi duzun.
Atzera
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.
Hurrengoa
Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.
Amaitu
Aldaketa guztiak aplikatu eta morroia ixten du.
Utzi
Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.
Taulen morroia - Hautatu eremuak