Collabora Office 24.04 laguntza
Txosten-eraikitzailearen 'Ordenatzea eta elkartzea' elkarrizketa-koadroan, txostenean ordenatu behar diren eremuak eta elkarrekin talde gisa mantendu behar diren eremuak definitu daitezke. Txostena eremu jakin baten arabera elkartzen bada, eremu horretako balio bereko erregistro guztiak elkarrekin mantenduko dira talde batean.
'Taldeak' koadroak goitik beherako ordenan erakusten ditu eremuak. Edozein eremu aukeratu eta 'Eraman gora' edo 'Eraman behera' botoiak erabili daitezke eremua zerrendan gora edo behera eramateko.
Ordenatzea eta elkartzea goitik behera aplikatuko da zerrendaren ordenan.
Modu lehenetsian, talde berria sortzen da hautatutako eremuko erregistro batean balio bat aldatzean. Propietate hori eremu motaren arabera aldatu daiteke:
'Testua' motako eremuetan, 'Aurrizki-karaktereak' hautatu daitezke eta n karaktere sartu beheko testu-koadroan. Lehen n karaktereak berdinak dituzten erregistroak elkartuko dira horrela.
'Data/Ordua' motako eremuetan, erregistroak urte, lauhileko, hileko, asteko, eguneko, orduko edo minutuko elkartu daitezke. Horrez gain, asteetarako eta orduetarako tarteak zehaztu daitezke: 2 asteko taldeak eta 12 orduko (egun erdiko) taldeak.
'Autozenbakia', 'Moneta' edo 'Zenbakia' motako eremuetan tarteak zehazten dira.
Zenbait erregistro orrialde berean elkarrekin mantentzea zehazten denean, hiru aukera daude:
Ez: Orrialde-mugak ez dira kontuan hartzen.
Talde osoa: Taldearen goiburukoa, xehetasunen sekzioa eta taldearen orri-oina orrialde berean inprimatzen ditu.
Lehen xehetasunarekin: Taldearen goiburukoa orrialde batean inprimatzen du lehen erregistro xehea ere orrialde berean inprimatu badaiteke.