Kontsulten morroia - Eremu-hautapena

Kontsulta sortzeko erabiliko den taula zehazten du, eta kontsultan zein eremu sartuko diren zehazten du.

Taulak

Kontsulta sortzeko erabili den taula zehazten du.

Eremu erabilgarriak

Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak zerrendatzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta ⇧ edo teklari klik egiten duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.

>

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

>>

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<<

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

^

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat igotzeko zerrendan.

v

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat jaisteko zerrendan.

Kontsultako eremuak

Kontsulta berrian sartuko diren eremu guztiak bistaratzen ditu.

Kontsulten morroia - Ordena

Emaguzu laguntza!