Collabora Office 24.04 laguntza
Elkarrizketa-koadro horretan, datu-baseen fitxategi batean gordetako inprimaki baten kokagunea eta izena zehaztu daitezke. Elkarrizketa-koadroa automatikoki irekiko da inprimakia lehen aldiz gordetzen denean.
Egin klik aukera horretan datu-basearen fitxategian karpeta berri bat sortzeko.
Egin klik aukera horretan karpeta-hierarkian maila bat igotzeko.
Idatzi gordetako inprimakiaren fitxategi-izena.
Egin klik aukera horretan inprimakia datu-basearen fitxategian gordetzeko.