Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Basen, datu-baseen hainbat fitxategi-formatutan biltegiratutako datuak atzitu daitezke. Collabora Office Basek modu natiboan onartzen ditu datu-baseen zenbait fitxategi-formatu lau, adibidez dBase formatua. Kanpoko datu-base erlazionalekin konektatzeko ere erabili daiteke Collabora Office Base, adibidez MySQL edo Oracle datu-baseekin.
Datu-baseen mota batzuk irakurtzeko soilik dira Collabora Office Basen. Collabora Office Basetik ezin da datu-baseen honako moten egitura aldatu edo erregistroak editatu, txertatu edo ezabatu:
Kalkulu-orrien fitxategiak
Testu-fitxategiak
Helbide-liburuen datuak
Datu-base berria sortzeko, aukeratu Fitxategia - Berria - Datu-basea.
Datu-baseen morroiak datu-baseen fitxategi bat sortzen eta Collabora Office aplikazioan datu-base berri gisa erregistratzen laguntzen du.
Datu-basearen fitxategiak kontsultak, txostenak eta inprimakiak ditu, bai eta erregistroak biltegiratuta dituen datu-basearekiko esteka ere. Formatu-informazioa ere datu-basearen fitxategian gordetzen da.
Datu-basearen fitxategia irekitzeko, aukeratu Fitxategia - Ireki. Fitxategi mota zerrenda-koadroan, hautatu "Datu-baseen dokumentuak" soilik ikustea. Hautatu datu-base baten dokumentua eta sakatu Ireki.