Collabora Office 24.04 laguntza
Oracle datu-base batean sartzeko aukerak zehazten ditu.
Solaris edo Linuxetik Oracle datu-basean sartzeko, JDBC kontrolatzailea erabili daiteke. Datu-base batean Windowsetik sartzeko, ODBC kontrolatzailea behar da.
Sartu Oracle datu-basearen izena. Galdetu administratzaileari izen zuzena zein den jakiteko.
Sartu datu-basearen zerbitzariaren URLa. Oracle datu-basea exekutatzen ari den makinaren izena da. Ostalari-izenaren ordez zerbitzariaren IP helbidea erabili daiteke.
Sartu datu-basearen zerbitzariaren ataka-zenbakia. Galdetu zure datu-basearen administratzaileari ataka-helbide zuzena zein den jakiteko.
Sartu JDBC kontrolatzailearen izena.
Konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.