Collabora Office 24.04 laguntza
ODBC datu-iturburu baten konexioaren ezarpenak zehazten ditu.
Solaris eta Linux plataformetan, saiatu JDBC kontrolatzailea erabiltzen ODBC kontrolatzailearen ordez. Begiratu unixODBC proiektua webgunea Solaris edo Linux plataformetarako ODBC inplementazio bat ezagutzeko.
Windowsen Microsoft Access datu-basera konektatzeko, erabili ADO edo Access datu-basearen interfazea ODBCren ordez.
ODBCren kontrolatzaileak datu-basearen fabrikatzaileak hornitzen eta onartzen ditu. Collabora Office aplikazioak ODBC 3 estandarra soilik onartzen du.
Sartu hemen Collabora Office aplikazioan erregistratutako datu-iturburuaren izena.
Egin klik ODBC datu-iturburua hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Hautatu ODBC bidez konektatuko den datu-iturburua. Ondoren, sakatu .
Collabora Office aplikazioan datu-base formako taula batean erregistroak gehitzeko edo editatzeko, taulak indize bakarren eremu bat eduki behar du.