Collabora Office 24.04 laguntza
ADO (Microsoft ActiveX Data Objects) datu-basea gehitzeko aukerak zehazten ditu.
ADO interfazea datu-baseak konektatzeko Microsoft Windowsen edukiontzi patentatua da.
Collabora Office aplikazioak Microsoft Data Access Components (MDAC) behar du ADO interfazea erabiltzeko. Microsoft Windows 2000 eta XP sistemek osagai horiek modu lehenetsian dituzte.
Sartu datu-iturburuaren URLa.
Access 2000 fitxategiarekin konektatzeko, erabili honako formatua:
PROVIDER=Microsoft.Jet.OLEDB.4.0;DATA SOURCE=c:\Access\nwind2000.mdb
Izen-bihurtzailea duen Microsoft SQL zerbitzariko katalogo batekin izenaren bidez konektatzeko, idatzi hau:
PROVIDER=sqloledb;DATA SOURCE=turner;INITIAL CATALOG=First
ODBC kontrolatzaile batean hornitzaile gisa sartzeko:
DSN=SQLSERVER
Egin klik aukera honetan datu-baseak hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Erabiltzaile-izen batek gehienez 18 karaktere izan behar ditu.
Pasahitz batek 3-18 karaktere izan behar ditu.