Collabora Office 24.04 laguntza
Datu-basea erregistratuko den, hura ediziorako irekiko den ala taula berri bat txertatuko den zehazten du.
Hautatu aukera hau datu-basea zure Collabora Office erabiltzaile-kopian erregistratzeko. Erregistratu ondoren, datu-basea Ikusi - Datu-iturburuak leihoan bistaratuko da. Datu-basea erregistratu behar da bertako eremuak dokumentuetan txertatu ahal izateko ('Txertatu - Eremua - Eremu gehiago') edo posta-konbinaziorako.
Hautatu aukera hori datu-basearen informazioa sortutako datu-basearen fitxategiaren barruan bakarrik gordetzeko.
Hautatu aukera hau datu-basearen fitxategia datu-basearen egitura editatzeko moduan bistaratzeko.
Hautatu aukera hori Taulen morroia irekitzeko datu-baseen morroia amaitutakoan.