Collabora Office 24.04 laguntza
Datu-base berria sortzen du, datu-base baten fitxategia irekitzen du edo lehendik dagoen datu-base batekin konektatzen du.
Hautatu hau datu-base berria sortzeko. Aukera honek HSQL datu-baseen motorra balio lehenetsiekin erabiltzen du. Morroiaren azken orria agertuko da ondoren.
HSQL datu-baseei buruzko kanpoko web-orria.
Datu-basearen fitxategia azkena erabilitako fitxategien zerrendatik edo fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadrotik irekitzeko hautatu aukera hau.
Hautatu datu-basearen fitxategi bat azken erabilitako fitxategien zerrendatik irekitzeko. Sakatu amaitu fitxategia berehala irekitzeko eta morroitik irteteko.
Fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-base baten fitxategi bat hautatzen da. Sakatu 'Ireki' edo 'Ados' elkarrizketa-koadroan fitxategia berehala ireki eta morroitik irteteko.
Hautatu aukera hau lehendik dagoen datu-base baten konexioarentzat datu-basearen dokumentua sortzeko.
Hautatu lehendik dagoen datu-base baten konexioarentzako datu-base mota.
Outlook, Evolution, KDE Address Book eta Mozilla datu-baseek ez dute informazio osagarririk behar. Datu-baseen beste mota batzuentzat, morroiak orrialde osagarriak ditu beharrezko informazioa zehazteko.
Morroiaren hurrengo orria honakoetako bat da: