Datu-baseen morroia
Datu-baseen morroiak datu-base bati buruzko informazioa duen datu-base baten fitxategi bat sortzen du.
Eragiketa motaren eta datu-basearen motaren arabera, datu-baseen morroiak duen urrats kopurua desberdina izango da.
Datu-baseen fitxategi berri bat sortzen bada, morroiak bi urrats izango ditu.
Datu-base berria sortzen du, datu-base baten fitxategia irekitzen du edo lehendik dagoen datu-base batekin konektatzen du.
Datu-basea erregistratuko den, hura ediziorako irekiko den ala taula berri bat txertatuko den zehazten du.
Datu-base batekin konektatzeko ezarpenak definitzen ditu.
Atzera
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.
Hurrengoa
Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.
Amaitu
Aldaketa guztiak aplikatu eta morroia ixten du.
Utzi
Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.