Collabora Office 24.04 laguntza
Komando honek Erlazio-diseinua leihoa irekitzen du datu-basearen taulen arteko erlazioak definitu ahal izateko.
Hemen uneko datu-baseko taulak estekatu ditzakezu datu-eremu arrunten bidez. Erlazioak sortzeko, Egin klik Erlazio berria ikonoan edo egin “arrastatu eta jaregin” sagua erabiliz.
Funtzio hau erabilgarri egoteko, datu-base erlazional batekin egin behar da lan.
Tresnak - Erlazioak aukeratzean, leiho bat irekitzen da, eta hor, uneko datu-baseko taulen artean dauden erlazio guztiak erakusten dira. Oraindik erlaziorik zehaztu ez bada, edo datu-basearen beste taula batzuk erlazionatu nahi baldin badira, egin klik Gehitu taulak ikonoan. Gehitu taulak elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta bertan nahi diren taulak hautatu daitezke.
Erlazio-diseinua leihoa irekita badago, hautatutako taulak ezin dira aldatu, ezta 'Taula-diseinua' moduan ere. Horrela, erlazioak sortzen ari diren momentuan taulak ez direla aldatzen ziurtatzen da.
Hautatutako taulak erlazioaren diseinu-ikuspegiaren goiko arean erakusten dira. Taularen leihoa laster-menuaren edo 'Delete' teklaren bidez itxi daiteke.
Taulen arteko erlazio bat definitu nahi bada, lehen mailako gako bat sartu behar da. Gako horrek lehendik dagoen taularen datu-eremua modu unibokoan identifikatuko du. Lehen mailako gakoari beste taula batetik egin dakioke erreferentzia taula horretako datuak atzitzeko. Lehen mailako gako horri erreferentzia egiten dioten datu-eremu guztiak kanpoko gako gisa identifikatuko dira.
Lehen mailako gakoari dagozkion datu-eremu guztiak giltza txiki baten bidez identifikatuko dira taulan.
Lehendik dauden erlazio guztiak erlazioen leihoetan erakusten dira marra baten bidez. Marra horrek lehen mailako gakoen eta kanpoko gakoen eremuak lotzen ditu. Erlazioak gehitzeko, arrastatu eta jaregin funtzioa erabili daiteke taula bateko eremua beste taulako eremuan jaregiteko. Erlazioa kentzeko, hautatu erlazio hori eta sakatu 'Delete' tekla.
Bestela, egin klik erlazio-eremuaren goiko areako Erlazio berria ikonoan eta definitu bi taulen arteko erlazioa Erlazioak elkarrizketa-koadroan.
Datu-base erlazionalaren interfaze gisa Collabora Office erabiltzen bada, Collabora Office aplikazioak ez ditu erlazioak tarteko memorian sortuko eta handik ezabatuko; zuzenean datu-basera pasako dira.
Lotura-marran klik bikoitza eginez, erlazioari propietate batzuk esleitu ahal zaizkio. Erlazioak elkarrizketa-koadroa irekiko da.