Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office dokumentu guztiak inprimaki bihurtu daitezke. Horretarako, gehitu inprimaki-kontrol bat edo gehiago.
Ireki inprimaki-kontrolen tresna-barra. Inprimaki-kontrolen tresna-barrak inprimakiak editatzeko behar diren funtzioak ditu. Funtzio gehiago daude Inprimaki-diseinua barran eta Kontrol gehiago barran.
Inprimakiak diseinatzeko moduan, kontrolak gehitu, propietateak aplikatu, eta inprimaki-propietateak eta azpinprimakiak definitu daitezke.
'Inprimaki-diseinua' barrako Inprimaki-nabigatzailea ikonoak inprimaki-nabigatzailea irekitzen du.
Ireki diseinu moduan ikonoaren bidez, inprimaki-dokumentuak gorde daitezke eta beti editatzeko moduan irekiko dira.
Errorea gertatzen bada inprimakiko objektuei propietateak esleitzean (adibidez, lehendik ez dagoen datu-base bateko taula bat objektu bati esleitzean), errore-mezu bat agertuko da. Errore-mezu horrek Gehiago botoia eduki dezake. Gehiago botoia sakatzen bada, elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta uneko erroreari buruzko informazioa erakutsiko du.