Collabora Office 24.04 laguntza
Kontsulta-diseinuan estekatutako bi eremuren arteko lotura-marran klik bikoitza egiten bada edo Txertatu – Erlazio berria aukeratzen bada, Elkartze-propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko da. Propietate horiek aurrerantzean sortutako kontsulta guztietan erabiliko dira.
Elkartu nahi diren bi taula desberdin zehazten ditu.
Erlazio baten bidez elkartuko diren bi datu-eremu zehazten ditu.
Hautatutako elkartzearen mota zehazten du.Zenbait datu-basek balizko mota anitzen azpimultzo bat soilik onartzen dute.
Barneko elkartze batean, emaitzen taulak gordetzen dituen erregistroak estekatutako eremuetan eduki bera dutenak dira. Collabora Office SQL lengoaian, mota horretako esteka WHERE klausula batekin sortzen da.
Ezkerreko elkartzeetan, emaitzen taularen edukia honakoa izango da: ezkerreko taularen kasuan, kontsultatutako eremuen erregistro guztiak, eta eskuineko taularen kasuan, elkartutako eremuetarako eduki bera duten kontsultatutako eremuen erregistroak soilik. Collabora Office SQLn, esteka mota hori LEFT OUTER JOIN komandoari dagokio.
Eskuineko elkartzeetan, emaitzen taulak honakoa izango du: eskuineko taularen kasuan, kontsultatutako eremuen erregistro guztiak, eta ezkerreko taularen kasuan, elkartutako eremuetarako eduki bera duten kontsultatutako eremuen erregistroak soilik. Collabora Office SQLn, esteka mota hori RIGHT OUTER JOIN komandoari dagokio.
Elkartze osoetan, emaitzen taulak kontsultatutako eremuen erregistro guztiak izango du, bai eskuineko taulakoak bai ezkerreko taulakoak. Collabora Office SQLn, esteka mota hori FULL OUTER JOIN komandoari dagokio.
Elkartze naturaletan, NATURAL gako-hitza txertatzen da erlazioa definitzen duen SQL instrukzioan. Erlazioak bi tauletan zutabe-izen bera duten zutabe guztiak elkartzen ditu. Elkartutako taulak zutabe bakarra izango du izen bera duten zutabe-bikote bakoitzeko.