Collabora Office 24.04 laguntza
"Kontsulta" bat taula baten bista berezi bat da. Kontsulta batek erregistro hautatuak edo erregistroetan hautatutako eremuak bistaratu ditzake; erregistro horiek ordenatu ere egin ditzake. Kontsulta bat taula batean edo taula anitzetan aplikatu daiteke, taulak datu-eremu komunekin estekatuta badaude.
Erabili kontsultak datu-taulateko erregistroak bilatzeko irizpide jakin batzuk erabilita. Datu-base baterako sortutako kontsulta guztiak Kontsultak sarreran zerrendatzen dira. Sarrera horrek datu-basearen kontsultak dituenez, "kontsulta-edukiontzia" ere deitzen zaio.
Kontsulta edo taula bat inprimatzeko:
Ireki testu-dokumentu bat (edo kalkulu-orri bat, dokumentu mota horren inprimatze-funtzio bereziak nahiago badituzu).
Ireki datu-basearen fitxategia eta egin klik 'Taula' ikonoan taula bat inprimatu nahi baduzu, edo 'Kontsulta' ikonoan kontsulta bat inprimatu nahi baduzu.
Arrastatu taularen edo kontsultaren izena irekitako testu-dokumentura edo kalkulu-orrira. Txertatu datu-basearen zutabeak elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Erabaki zein zutabe = datu-eremu sartu nahi duzun. Autoformatua botoian ere egin dezakezu klik, eta hautatu dagokion formatu mota. Itxi elkarrizketa-koadroa.
Kontsulta edo taula dokumentuan txertatuko da.
Inprimatu dokumentua Fitxategia - Inprimatu bidez.
Halaber, honako hau ere egin daiteke: datu-iturburuaren ikuspegia ireki (Ctrl+⇧+F4), datu-baseko taula osoa hautatu (egin klik taularen goiko ezkerreko botoian) eta hautapena testu-dokumentura edo kalkulu-orrira arrastatu.
Kontsulta-taula bateko datuak ordenatzea eta iragaztea ahalbidetzen du.
Kontsultaren diseinuarekin kontsulta edo bista bat sortu daiteke.
Kontsultaren emaitzak taula baten baino gehiagoren datuak izan ditzake, taulak elkarri estekatuta badaude datu-eremu egokiekin.
Kontsultak egiteko iragazki-baldintzak formulatzeko zein eragile eta komando erabil daitezkeen aurkituko duzu hemen.
Taula baten datuekin kalkuluak egin daitezke eta emaitzak kontsulta-emaitza gisa gorde daitezke.