Collabora Office 24.04 laguntza
Diagrama-morroiaren orri honetan datu-serie bakoitzaren iturburu-barrutia aldatu daiteke, bakoitza bere aldetik, baita beren etiketak ere. Kategorien barrutia ere aldatu daiteke. Lehenengo datu-barrutia hautatzen da 'Datu-barrutia' orrian, eta ondoren beharrezkoak ez diren datu-serieak kendu edo datu-serieak gehitu beste gelaxka batzuetatik.
Orri honetan aukera gehiegi daudela badirudi, zehaztu datu-barrutia Diagramen morroia - Datu-barrutia orrian, eta saltatu orri hau.
Elkarrizketa-koadro hau Calc edo Writer tauletan oinarritutako diagrametan bakarrik erabil daiteke.
Datu-serieen zerrenda-koadroan, uneko diagramako datu serie guztien zerrenda ikus dezakezu.
Datu-serieak antolatzeko, hautatu sarrera bat zerrendan.
Egin klik Gehitu botoian, hautatutako sarreraren azpian beste serie bat gehitzeko. Datu-serie berria hautatutako sarreraren mota berekoa izango da.
Egin klik Kendu botoian, hautatutako sarrera datu-serieen zerrendatik kentzeko.
Erabili gora eta behera gezien botoiak, hautatutako sarrera zerrendan gora edo behera mugitzeko. Honek ez du datu-iturburuaren taulako ordena aldatzen, diagramaren antolaketa baizik.
Egin klik zerrendako sarrera batean, sarrera horren propietateak ikusi eta editatzeko.
Datu-barrutien zerrenda-koadroan, datu-serieen osagaien rol-izenak eta gelaxka-barrutiak ikus ditzakezu.
Egin klik sarrera batean, eta, gero, editatu edukiak beheko testu-koadroan.
Testu-koadroaren ondoko etiketak hautatuta dagoen rola adierazten du.
Sartu barrutia edo egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko eta barrutia saguarekin hautatzeko.
Bata bestearen ondoan ez dauden hainbat gelaxkatako areak dituen datu-barrutia nahi baduzu, sartu lehenengo barrutia, gehitu eskuz puntu eta koma testu-koadroaren amaieran, eta gero sartu beste barrutiak. Erabili puntu eta koma barrutien arteko mugatzaile gisa.
Datu-rol baten (Y balioak kasu) barrutiak ez du etiketa-gelaxkarik izan behar.
Sartu edo hautatu kategoria edo datu-etiketetarako testu gisa erabiliko den gelaxka-barruti bat.
Diagrama motaren arabera, testuak X ardatzean edo datu-etiketa gisa erakusten dira.