Collabora Office 24.04 laguntza
Diagrama-morroiaren orri honetan, datu-barrutiaren iturburu bakar bat hautatu daiteke. Barruti horrek gelaxken barruti laukizuzen bat baino gehiago izan dezake.
Erabili Diagramen morroia - Datu-serieak orria datu-barrutien gaineko kontrol gehiago behar baduzu.
Elkarrizketa-koadro hau Calc edo Writer tauletan oinarritutako diagrametan bakarrik erabil daiteke.
Hautatu datu-barrutia. Egin ekintza hauetako bat:
Sartu datu-barrutia testu-koadroan.
Calc aplikazioan, datu-barruti bat da, adibidez, "$Orria1.$B$3:$B$14". Kontuan izan datu-barruti batek kalkulu-orriko eskualde bat baino gehiago har dezakeela, adibidez "$Orria1.A1:A5;$Orria1.D1:D5" ere baliozko datu-barruti bat da. Writer aplikazioan, datu-barruti bat izan daiteke, adibidez, "Taula1.A1:E4".
Calc-en, egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko, eta gero arrastatu gelaxka-barruti baten gainetik, datu-barrutia hautatzeko.
Bata bestearen ondoan ez dauden hainbat gelaxkatako areak dituen datu-barrutia nahi baduzu, sartu lehenengo barrutia, gehitu eskuz puntu eta koma testu-koadroaren amaieran, eta gero sartu beste barrutiak. Erabili puntu eta koma barrutien arteko mugatzaile gisa.
Egin klik errenkada edo zutabeetako datu-serietarako aukera batean.
Egiaztatu datu-barrutiak etiketak dituen lehen errenkadan, lehen zutabean edo bietan.
Aurrebistan amaierako diagrama nola geldituko den ikus dezakezu.