Collabora Office 24.04 laguntza
Diagramen morroiaren orri honetan, erakutsiko diren diagrama-elementuak hautatu ditzakezu.
Sartu tituluak edo egin klik elementuetan, uneko diagraman erakustea nahi baduzu.
Testua sartzen baduzu titulu, azpititulu edo edozein ardatzetarako, beharrezko espazioa utziko da testua diagramaren ondoan bistaratzeko. Testurik sartzen ez baduzu, ez da espaziorik utziko, eta diagrama bistaratzeko espazio gehiago egongo da.
Tituluko testua ezin da gelaxka batekin lotu. Testua zuzenean sartu behar duzu.
Diagrama amaituta dagoenean, kokagunea eta beste propietate batzuk alda ditzakezu Formatua menuan.
Legendak lehen errenkadaren edo zutabearen etiketak, edo 'Datu-serieak' elkarrizketa-koadroan ezarri duzun barrutikoak, bistaratzen ditu. Zure diagramak ez badu etiketarik, legendak "Errenkada 1, Errenkada 2, ..." edo "Zutabea A, Zutabea B, ..." moduko testua bistaratuko du, diagramako datuen errenkada-zenbakiaren edo zutabe-letraren arabera.
Ezin duzu testua zuzenean sartu, 'Eman izena gelaxkari' barrutitik automatikoki sortzen da.
Hautatu kokagune-aukeretako bat. Diagrama amaituta dagoenean, beste kokagune batzuk zehaztu ditzakezu 'Formatua' menua erabiliz.
Sareta-marra ikusgaiek diagramako datu-balioak estimatzen lagun dezakete.
Sareta-marren distantzia Ardatz-propietateetako Eskala fitxakotarte-ezarpenei dagokie.
Sareta-marrak ezin dira tarta-diagrametan erabili.
Elementu gehigarriak nahi izanez gero, erabili diagramaren Txertatu menua editatzeko moduan. Hor ondorengo elementuak defini ditzakezu:
Bigarren mailako ardatza
Sareta lagungarria
Datu-etiketak
Estatistikak, adibidez batez besteko balioak, y errore-barrak eta joera-marrak.