Collabora Office 24.04 laguntza
Diagramen morroiaren lehen orrian, diagrama mota bat hautatu dezakezu.
XY diagrama bat, bere oinarrizko forman, izen batez, x-balioen zerrenda batez eta y-balioen zerrenda batez osatutako datu-serie batean oinarrituta dago. Balio pare (x|y) bakoitza koordenatuen sistema bateko puntu gisa erakusten da. Datu-seriearen izena y-balioekin lotuta dago eta legendan erakusten da.
Aukeratu XY diagrama bat ondoko ataza-adibide hauetarako:
eskalatu x-ardatza
sortu parametro-kurba bat, adibidez espiral bat
marraztu funtzio baten grafikoa
arakatu aldagai kuantitatiboen asoziazio estatistikoa
Zure XY diagramak datu-serie bat baino gehiago izan dezake.
XY motako diagrama bat aukeratu daiteke diagrama-morroiaren lehen orrian, edo aukeratuta diagramaren edizio moduan.
Diagrama lehenetsitako ezarpenekin sortzen da. Diagrama amaituta dagoenean, haren propietateak edita ditzakezu itxura aldatzeko. Marra-estiloak eta ikonoak datu-serieen propietateen elkarrizketa-koadroko Marra fitxan alda daitezke.
Egin klik bikoitza edozein datu-puntutan
koadroa irekitzeko. Elkarrizketa-koadro horretan, datu-seriearen propietateak aldatu daitezke.2D diagrametan,
aukeratu daiteke errore-barren bistaratzea gaitzeko.Batez besteko balioko marrak eta joera-marrak bistaratzea gaitu dezakezu, Txertatu menuko komandoak erabiliz.
Datu-puntu bakoitza ikono baten bidez erakusten da. Collabora Office aplikazioak forma eta kolore desberdinetako ikono lehenetsiak darabiltza datu-serie bakoitzerako. Kolore lehenetsiak aukeran ezartzen dira.
Aldaera honek marra zuzenak marrazten ditu datu-puntu batetik hurrengora. Ikonoek ez dituzte datu-puntuak erakusten.
Marrazkiaren ordena datu-seriearen ordena bera da. Markatu Ordenatu X balioen arabera marrak x balioen ordenaren arabera marrazteko. Ordenatzeko modu hori diagramari aplikatzen zaio bakarrik, ez taulako datuei.
Aldaera honek puntuak eta marrak erakusten ditu aldi berean.
Marrak zinten itxurarekin erakusten dira. Datu-puntuak ez dira ikonoen bidez erakusten. Amaitutako diagraman, aukeratu 3D ikuspegia argiztapena, bista-angelua eta beste propietate batzuk ezartzeko.
Aukeratu Leuna Marra mota goitibeherako koadroan, marra zuzenak marraztu ordez kurbak marrazteko.
Egin klik Propietateetan, kurbetan xehetasunak ezartzeko.
Spline kubikoak zure datu-puntuak 3. graduko polinomioekin interpolatzen ditu. Polinomio-piezen arteko trantsizioak leunak dira, eta malda eta kurbadura berak dituzte.
Bereizmenak zehazten du zenbat marra-segmentu kalkulatu behar diren bi datu-punturen arteko polinomio-pieza bat marrazteko. Tarteko puntuak ikus ditzakezu, edozein datu-puntutan klik eginda.
B-Spline aukerak B-spline kurba parametriko interpolatua darabil. Kurba horiek zatika eraikitzen dira polinomioetatik abiatuta. Polinomioen gradua aukerak polinomio horien gradua ezartzen du.
Aukeratu Mailakatua Marra mota goitibeherako koadroan, marra zuzenak marraztu ordez puntu batetik bestera mailaka doazen marrak marrazteko.
Egin klik Propietateetan, kurbetan xehetasunak ezartzeko.
4 maila mota desberdin daude:
Hasi marra horizontalarekin eta igo maila bat bertikalean amaieran.
Hasi maila bat igotzen bertikalean eta amaitu marra horizontalarekin.
Hasi marra horizontalarekin, igo maila bat bertikalean X balioen erdian eta amaitu marra horizontalarekin.
Hasi maila bat igotzen bertikalean Y balioen erdian, marraztu marra horizontal bat eta amaitu maila bat igotzen bertikalean amaieran.