Collabora Office 24.04 laguntza
Diagramen morroiaren lehen orrian, diagrama mota bat hautatu dezakezu.
Tarta-diagramek balioak zirkulu baten atal zirkular gisa adierazten dituzte. Arkuaren luzera edo atal bakoitzaren area bere balioaren proportzionala da.
Tarta - azpimota honek atalak tarta osoaren koloreztatutako area gisa erakusten ditu, datu-zutabe batentzat bakarrik. Sortutako diagraman, edozein ataletan klik egin dezakezu, eta arrastatu atal hori gainerako tartatik bereizteko edo berriz elkartzeko.
Bereizitako diagrama zirkularra - azpimota honek atalak jada elkarrengandik bereizita erakusten ditu. Sortutako diagraman, edozein ataletan klik egin dezakezu eta arrastatu, erradial bati jarraituta tartaren zentrotik mugitzeko.
Eraztuna - azpimota honek datu-zutabe bat baino gehiago erakuts ditzake. Datu-zutabe bakoitza eraztun formarekin erakusten da, barruan zuloa duela, hurrengo datu-zutabea erakutsi ahal izateko. Sortutako diagraman, kanpoko edozein ataletan klik egin dezakezu eta arrastatu, erradial bati jarraituta eraztunaren zentrotik mugitzeko.
Bereizitako eraztunak - azpimota honek kanpoko atalak jada gainerako eraztunetik bereizita erakusten ditu. Sortutako diagraman, kanpoko edozein ataletan klik egin dezakezu eta arrastatu, erradial bati jarraituta eraztunaren zentrotik mugitzeko.