Collabora Office 24.04 laguntza
Diagramen morroiaren lehen orrian, diagrama mota bat hautatu dezakezu.
Area-diagramek balioak y ardatzeko puntu gisa erakusten dituzte. x ardatzak kategoriak erakusten ditu. Datu-serie bakoitzeko y balioak marra baten bidez lotuta daude. Bi marra bakoitzaren arteko area kolore batez beteta dago. Area-diagramaren fokua kategoria batetik hurrengorako aldaketa nabarmentzeko da.
Normala - azpimota honek balio guztiak y balio absolutu gisa marrazten ditu. Lehenik datu-barrutiko azken zutabearen area marrazten du, gero azkenaurrekoarena, eta abar, lehen zutabearekin amaitzeko. Beraz, lehen zutabeko balioak beste balioak baino handiagoak badira, azkenik marraztutako areak beste areak ezkutatuko ditu.
Pilatuta - azpimota honek elkarri pilatutako balioak marrazten ditu. Balio guztiak ikusgai daudela eta datu multzoek elkar ezkutatzen ez dutela bermatzen du. Hala ere, y balioak ez dira jada balio absolutuak, salbu pilatutako areen beheko partean marraztuta dagoen azken zutabean.
Ehunekoa - azpimota honek elkarri pilatutako eta kategoriako guztizkoaren ehuneko gisa eskalatutako balioak marrazten ditu.