Collabora Office 24.04 laguntza
Ardatzen edo titulu-etiketen lerrokatzea aldatzen du.
Aukera batzuk ez daude erabilgarri etiketa guztientzat. Esate baterako, aukera desberdinak daude 2D eta 3Dko objektuen etiketentzat.
Ardatz-etiketak erakutsi edo ezkutatu egingo diren zehazten du.
Formatua barrako Aktibatu/desaktibatu ardatz-tituluak ikonoak ardatz guztien etiketak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Gelaxka-edukiaren testuaren noranzkoa definitzen du. Noranzkoa zehazteko, egin klik ABCD botoietako batean.
Egin klik gurpileko edozein tokitan, testu-orientazio aldakor bat definitzeko. Botoiko "ABCD" letrak ezarpen berriari dagozkio.
Testu-orientazio bertikala ezartzen dio gelaxken edukiari.
X ardatzeko etiketa bertikala definitzen baduzu, X ardatzaren marrak testua ebaki egingo du beharbada.
Orientazio-angelua eskuz sartzeko erabil dezakezu.
Datu-etiketaren testu-fluxua zehazten du.
Gelaxketako testuak beste gelaxka batzuetakoa zapal dezakeela definitzen du. Aukera hori erabilgarria izan daiteke leku gutxi badago. Ezin da erabili, ordea, titulu-noranzko desberdinekin.
Testu-jauzi bat sartzeko aukera ematen du.
Fitxa honetako aukerak 2Dko diagrametan erabili daitezke soilik, Formatua - Ardatza - Y ardatza edo X ardatza komandoetan. X edo Y ardatzetako zenbaki-etiketak lerrokatu ditzakezu hemen.
Ardatzeko zenbakiak bata bestearen ondoren antolatzen ditu.
Ardatzeko zenbaki bikoitiak bakoitiak baino beherago ipintzen ditu.
Ardatzeko zenbaki bakoitiak bikoitiak baino beherago ipintzen ditu.
Automatikoki antolatzen ditu ardatzeko zenbakiak.
Kontuan izan etiketak erakusteko problemak egon daitezkeela diagrama txikiegia bada. Arazo hori saihesteko, ikuspegia handitu dezakezu edo letra-tamaina txikitu.
Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.