Collabora Office 24.04 laguntza
Erabili X edo Y errore-barrak elkarrizketa-koadroa 2D diagramen errore-barrak bistaratzeko.
Errore-barrak X/Y - balio negatiboetatik X/Y +balio positiboetara doazen marra-adierazleak dira. Kasu honetan, X edo Y datu-puntuaren balioa da. "Desbideratze estandarra" hautatuta dagoenean, X edo Y datu-seriearen batez besteko balioa da. Errore-balio negatiboa eta errore-balio positiboa errore-barraren funtzioak kalkulatu dituen edo esplizituki eman diren kantitateak dira.
Txertatu - X/Y errore-barrak menua 2D diagrametan soilik erabil daiteke.
Errore-kategoria arean, errore-kategoria bistaratzeko modu bat baino gehiago aukera dezakezu.
Ez du erakusten errore-barrarik.
'Parametroak' arean zehaztu diren balio konstanteak bistaratzen ditu.
Ehuneko bat bistaratzen du. Bistaratzea datu-puntuari dagokiona da. Ezarri ehunekoa 'Parametroak' arean.
Hautatu funtzio bat errore-barrak kalkulatzeko.
Errore estandarra: Errore estandarra bistaratzen du.
Bariantza: Datu-puntuen kopurutik eta haien balioetatik kalkulatutako bariantza bistaratzen du.
Desbideratze estandarra: Desbideratze estandarra (bariantzaren erro karratua) bistaratzen du. Beste funtzio batzuekin ez bezala, errore-barrak batezbestekoan zentratuta daude.
Errore-marjina: Datu multzoaren baliorik altuenaren araberako errore-marjinarik handiena bistaratzen du, ehunekoetan. Ezarri ehunekoa 'Parametroak' arean.
Egin klik 'Gelaxka-barrutia' aukeran, eta gero zehaztu errore-barraren balio positibo eta negatiboak hartzeko erabiliko den gelaxka-barrutia.
Datu propioak dituen diagrama baterako, errore-balioak diagramaren datu-taulan sar daitezke. 'Datu-taula' elkarrizketa-koadroak zutabe gehigarriak erakutsiko ditu, 'X errore-barra positiboak' eta 'Y errore-barra positiboak', edo 'X errore-barra negatiboak' eta 'Y errore-barra negatiboak' deituak.
Gaitu errore-balio positiboak errore-balio negatibo gisa ere erabiltzeko. "Positiboa (+)" koadroaren balioa soilik aldatu daiteke. Balio hori automatikoki kopiatuko da "Negatiboa (-)" koadroan.
Errore-adierazlea zehazten du.
Errore-barra positiboak eta negatiboak erakusten ditu.
Errore-barra positiboak soilik erakusten ditu.
Errore-barra negatiboak soilik erakusten ditu.