Collabora Office 24.04 laguntza
Diagraman bistaratuko diren ardatzak zehazten ditu.
X ardatza erakusten du azpizatiketak dituen marra bat gisa.
Y ardatza erakusten du azpizatiketak dituen marra bat gisa.
Z ardatza bistaratzen du. 3D diagrametan bakarrik bistaratu daiteke ardatz hori.
Erabili area hau, bigarren mailako ardatza esleitzeko diagramari. Dagoeneko, datu-errenkada bat esleitu bazaio ardatzari, Collabora Office(e)k automatikoki bistaratuko du ardatza eta etiketa. Gero, ezarpen hauek desaktiba ditzakezu. Ez bazaio daturik esleitu ardatz honi eta area hau aktibatzen baduzu, Y ardatz nagusiko balioak aplikatuko zaizkio bigarren ardatzari.
Bigarren mailako X ardatz bat erakusten du diagraman.
Bigarren mailako Y ardatz bat erakusten du diagraman.
Ardatz nagusiak eta bigarren mailakoak eskala desberdinak izan ditzakete. Esate baterako, ardatz batek 5 cm-ko eskala izan dezake eta besteak 4 cm-koa.