Collabora Office 24.04 laguntza
Legenda elkarrizketa-koadroa irekitzen du, diagramako legenden kokapena aldatzeko eta legenda bistaratuko den ala ez zehazteko erabil daitekeena.
Legenda bat erakusteko edo ezkutatzeko, egin klik Formatua barrako Aktibatu/desaktibatu legenda aukeran.
Aktibatu/desaktibatu legenda
Diagramako legenda bistaratuko den edo ez zehazten du. Aukera hau ikusgai egoteko, elkarrizketa-koadroa ireki behar da Txertatu - Legenda hautatuz.
Hautatu legendaren kokagunea:
Diagramaren ezkerraldean kokatuko da legenda.
Diagramaren goiko aldean kokatuko da legenda.
Diagramaren eskuinaldean kokatuko da legenda.
Diagramaren behealdean kokatuko da legenda.
This feature is only available if complex text layout support is enabled in .
Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.
Legenda diagramari gainjarriko zaion zehazten du. Aukera hori desaktibatzea erabilgarria izan daiteke legenda diagrama-arearen espazio huts batean bistaratu nahi bada, haren alboan bistaratu ordez. Horrela, marrazte-areak diagramaren area osoa beteko du eta diagramaren irakurgarritasuna hobetuko da.