Collabora Office 24.04 laguntza
Datu-taula elkarrizketa-koadroa irekitzen du, diagramaren datuak editatu ahal izateko.
Datu-taula elkarrizketa-koadroa ez da erabilgarri egongo, Calc kalkulu-orri batean edo Writerreko taula batean oinarritutako digrama bat txertatuz gero.
Writer taula bat aldatzen denean disgrama bat eskuz eguneratzeko
Aldaketa batzuk elkarrizketa-koadroa itxi eta berriro irekitakoan ikusi ahal izango dira.
Datu lehenetsietan oinarritutako diagrama bat sortzen duzunean, edo zure dokumentuan diagrama bat kopiatzen duzunean, datu-taularen elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu, zeure datuak sartzeko. Diagramak zuzeneko aurrebista bateko datuei erantzuten die.
Itxi datu-taularen elkarrizketa-koadroa, diagramari aldaketa guztiak aplikatzeko. Aukeratu Editatu - Desegin aldaketak bertan behera uzteko.
Txertatu edo hautatu lehendik dauden gelaxka-datuetan oinarrituta ez dagoen diagrama bat.
Hautatu Ikusi - Diagrama-datuen taula datu-taularen elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Datu-serieak zutabetan antolatuta daude. Ezkerren dagoen zutabearen rola kategorietan edo datu-etiketetan ezarria dago hurrenez hurren. Ezkerren dagoen zutabearen edukiek testu-formatua dute beti. Testu-zutabe gehiago txerta ditzakezu etiketa hierarkiko gisa erabiltzeko.
Egin klik elkarrizketa-koadroko gelaxka batean, eta aldatu edukia. Egin klik beste gelaxka batean aurrebistan aldatutako edukia ikusteko.
Sartu datu-seriearen izena zutabearen gaineko testu-koadroan.
Erabili taularen gaineko ikonoak errenkadak eta zutabeak txertatzeko edo ezabatzeko. Zutabe bat baino gehiagoko datu-serietarako, datu-serie osoak bakarrik txerta edo ezabadaitezke.
Datu-serieen ordena diagraman, datu-taulan dagoen ordena bera izango da. Erabili Mugitu serieak eskuinera ikonoa uneko zutabea eskuinean duenarekin trukatzeko.
Kategorien edo datu-puntuen ordena diagraman, datu-taulan dagoen ordena bera izango da. Erabili Mugitu errenkada behera ikonoa, uneko errenkada behean duenarekin trukatzeko.