Collabora Office 24.04 laguntza
Formulak sartzeko erabili barra hau.
Uneko gelaxkaren erreferentzia, hautatutako gelaxka-barrutiarena edo barrutiaren izena bistaratzen ditu. Gelaxka-barruti bat ere hauta dezakezu, eta ondoren barruti horrentzako izena idatzi Izenaren koadroa aukeran.
Funtzioen morroia irekitzen du formulak interaktiboki sortu ahal izateko.
>Txertatu gelaxka-barruti baten funtzioa uneko gelaxkan. Funtzioa izan daiteke SUM (Batuketa), AVERAGE (Batexbestekoa), MINIMUM (Gutxienekoa), MAXIMUM (Gehienekoa) edo COUNT (Zenbaketa). Egin klik gelaxka batean, egin klik ikono honetan, hautatu funtzioa goitibeherako zerrendan eta, aukeran, doitu gelaxka-barrutia. Edo bestela, hautatu funtzioaren balioa txertatuko den zenbait gelaxka eta egin klik ikonoan. Funtzioaren emaitza barrutiaren behealdean gehituko da.
Formula bat gehitzen du uneko gelaxkan. Egin klik ikono honetan, eta sartu formula Sarrerako lerroan.
Sarrerako lerroa aukerako edukia ezabatzen du, edo bertan behera uzten ditu lehendik dagoen formula bati egindako aldaketak.
Sartu uneko gelaxkan gehitu nahi duzun formula. Funtzioen morroiaren ikonoan ere klik egin dezakezu, aurrez definitutako funtzio bat sartzeko formulan.