Tresna-barrak
Azpimenu honek kalkulu-orrian erabilgarri dauden tresna-barrak zerrendatzen ditu. Ikuspegi orokor honek Collabora Office aplikazioaren tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen du.
Estandarra barra Collabora Office aplikazio guztietan dago erabilgarri.
Formatuak eskuz aplikatzeko oinarrizko komandoak aurkituko dituzu Formatuen barran.
Normalean erabiltzen diren komandoak atzi ditzakezu Tresna-barratik.
Formulak sartzeko erabili barra hau.
Marrazkia barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.
tresna-barra Collabora Office dokumentuetako edukiak azkar bilatzeko erabili daiteke.
Orri batean irudi bat txertatzean edo hautatzean bistaratzen da Irudia barra.
Formateatzeko eta lerrokatzeko komandoak aurkituko dituzu orrian hautatzen dituzun objektuen Marrazki-objektuen propietateen barran.
Testu-formatua barrak, kurtsorea testu-objektu batean, adibidez testu-koadro batean edo marrazki-objektu batean, dagoenean erakusten denak, formatua emateko eta testua lerrokatzeko komandoak ditu.
Inprimatze-aurrebista barra Fitxategia - Inprimatze-aurrebista aukeratzean bistaratzen da.
Uneko orriari buruzko informazioa erakusten du Egoera barrak.
Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu tresna-barra irekiko da. Grafikoak eta karaktere bereziak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.
Sailkapena barrak dokumentuen tratamendu seguruan laguntzeko tresnak ditu.
Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. Collabora Office aplikazioak eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.