Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Calc-eko agertokiak zure kalkuluetan erabil daitezkeen gelaxka-balioen multzo bat da. Izen bana eman behar diozu orriko agertoki bakoitzari. Definitu hainbat agertoki orri berean, bakoitzak balio desberdinak dituela gelaxketan. Horrela, erraz txandakatu ahal izango duzu gelaxka-balioen artean izenaren bidez, eta emaitzak berehala ikusi. Agertokiak "eta hau eginez gero..." galderak probatzeko tresnak dira.
Agertoki bat sortzeko, hautatu agertokiaren datuak dituzten gelaxka guztiak.
Hautatu agertokien artean aldatuko diren balioak dituzten gelaxkak. Gelaxka bat baino gehiago hautatzeko, eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari gelaxka bakoitzean klik egiten duzun bitartean.
Aukeratu Tresnak - Agertokiak. Sortu agertokia elkarrizketa-koadroa agertzen da.
Sartu agertoki berriarentzako izen bat eta utzi beste eremuak aldatu gabe, balio lehenetsiekin. Itxi elkarrizketa-koadroa 'Ados' botoiarekin. Agertoki berria automatikoki aktibatuko da.
Nabigatzailearekin ere hauta daitezke agertokiak:
Ireki nabigatzailea 'Estandarra' tresna-barrako Nabigatzailea ikonoaren bidez .
Egin klik nabigatzaileko Agertokiak ikonoan .
Sortu zirenean erantsi zitzaizkien oharrekin agertzen dira agertoki horiek Nabigatzailean.
Egin klik bikoitza agertoki baten izenean, Nabigatzailean, agertoki hori aplikatzeko uneko orriari.
Agertoki bat ezabatzeko, egin klik eskuin-botoiarekin Nabigatzailean haren izenean, eta hautatu Ezabatu.
Agertoki bat editatzeko, egin klik eskuin-botoiarekin Nabigatzailean haren izenean, eta hautatu Propietateak.
Agertoki bateko gelaxken multzo baten ertza ezkutatzeko, ireki gelaxkei dagozkien agertoki guztien Propietateak elkarrizketa-koadroa, eta garbitu 'Bistaratu ertza' kontrol-laukia. Ertza ezkutatuz gero, orriko zerrenda-koadroa kentzen da, zuk agertokiak aukeratu ahal izan ditzazun.
Agertokiko beste balioetan eragina duten balioen berri izateko, aukeratu Tresnak - Detektibea - Jarraitu mendekoen aztarnari. Uneko gelaxkaren mendekoak diren gelaxketara zuzendutako geziak ikusiko dituzu.