Collabora Office 24.04 laguntza
Orri bat inprimatzean zein xehetasun inprimatuko diren hauta dezakezu:
Zutabeen eta errenkaden goiburukoak
Orriaren sareta
Iruzkinak
Objektuak eta irudiak
Diagramak
Marrazkiak
Formulak
Xehetasunak hautatzeko, jarraitu ondoko urratsak:
Hautatu inprimatu nahi duzun orria.
Aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa.
Orria idazketaren kontrako babesarekin ireki bada, komando hau ez da erabilgarri egongo. Halakoetan, egin klik Estandarra barrako Editatu fitxategia ikonoan.
Hautatu Orria fitxa. Inprimatze-arean hautatu inprimatu nahi diren xehetasunak, eta ondoren egin klik 'Ados' botoian.
Inprimatu dokumentua.