Collabora Office 24.04 laguntza
Calc-eko ezarpen lehenetsiek gelaxka barruko testuak haien zenbakizko balio baliokide bihurtzen ditu, zalantzarik gabeko bihurketa egitea posible bada. Ez bada posible, Calc aplikazioak #BALIOA! errorea itzultzen du.
Zenbakiei dagokienez, osoak soilik, berretzailea barne, bihurtuko dira. ISO 8601 datak eta orduak formatu hedatuan, bereizleekin, ere bihurtuko dira. Beste edozein kate, adibidez dezimalen bereizleak dituzten zatikiak edo ISO 8601 ez diren datak, ez dira bihurtuko, sortuko litzatekeen testu-katea eskualde-ezarpenarekin aldatuko bailitzateke. Aurreko eta atzeko zuriuneei ez ikusiarena egingo zaie.
Ondoko ISO 8601 formatuak bihurtzen dira:
MMUU-HH-EE
MMUU-HH-EEToo:mm
MMUU-HH-EEToo:mm:ss
MMUU-HH-EEToo:mm:ss,s
MMUU-HH-EEToo:mm:ss.s
oo:mm
oo:mm:ss
oo:mm:ss,s
oo:mm:ss.s
Ezin zaio ezikusi egin mendearen MM kodeari. Data eta orduaren T bereizlearen ordez, zuriune-karaktere bat erabil daiteke.
Data bat emanez gero, egutegi gregoriarraren baliozko data izan beharko du. Kasu horretan, aukerako ordua bitarte honetan egon behar du: 00:00 - 23:59:59.99999...
Ordu-kate bat bakarrik emanez gero, 24 ordu baino gutxiagoko balio bat izan behar du, eta minutuak eta segundoak 59 gehienez.
Bihurketa balio eskalar bakarretarako soilik egingo da, ez barrutietan.
Bihurketa balio eskalar bakarrekin egiten da, adibidez =A1+A2, edo ="1E2"+1. Gelaxka-barrutien argumentuetan ez du eraginik, beraz SUM(A1:A2) eta A1+A2 desberdinak dira bi gelaxketako batek kate bihurgarri bat badu.
Formulen barruko kateak ere itzultzen dira, ="1999-11-22"+42 kateak esate baterako, 1999ko azaroaren 22a baino 42 egun gehiagoko data itzultzen baitu. Lokalizatutako datak kate gisa erabiltzen dituzten kalkuluek errorea itzuliko dute. Adibidez, lokalizatutako "11/22/1999" edo "22.11.1999" data-kateak ezin dira erabili automatikoki bihurtzeko.
Sartu '1e2 testua A1 gelaxkan (barne-funtzionamenduan 100 zenbakia bihurtuko dira).
Sartu =A1+1 testua A2 gelaxkan (emaitza zuzena emango du: 101).
=SUM(A1:A2) formulak 101 itzultzen du 201 itzuli ordez, bihurketa ez baita barruti batean gertatzen, balio eskalar bakarretan baizik. Hortaz, '1e2 kateari ez ikusiarena egiten zaio SUM funtzioan.
=SUM("1E2";1) formulak #BALIOA! itzultzen du, zenbaki-sekuentzietan iteratzen duten SUM() eta beste zenbait formuak argumentu mota esplizituki egiaztatzen baitute.
Testutik zenbakirako bihurketa Kalkulu xeheen ezarpenak aukeran pertsonalizatu daiteke.