Collabora Office 24.04 laguntza
Matrize-formula bat nola sartu azalduko dugu adibide honekin, matrize-funtzioen xehetasunetan sartu gabe.
Demagun 10 zenbaki sartu dituzula A eta B zutabeetan (A1:A10 eta B1:B10). Errenkada bakoitzaren batura kalkulatu nahi duzu C zutabean.
Hautatu saguarekin C1:C10 barrutia, hau da, emaitzak bistaratzeko barrutia.
Sakatu F2 edo egin klik Formula barrako sarrerako lerroan.
Sartu berdin ikurra (=).
Hautatu A1:A10 barrutia, hor baitaude batuketa-formularen lehen balioak.
Sakatu zenbakizko teklatuko (+) tekla.
Hautatu bigarren zutabeko B1:B10 zenbakiak.
Amaitu sarrera matrizeen tekla-konbinazioarekin: ⇧+⌘Ctrl+⏎.
Matrize-area automatikoki babesten da aldaketen kontra; esate baterako, errenkadak edo zutabeak ezabatzearen kontra. Hala ere, formatua edita daiteke, adibidez, gelaxken atzeko planoa.