Collabora Office 24.04 laguntza
Ikus, halaber, Collabora Office Calc-eko eta oro har Collabora Office suiteko laster-teklen zerrendak.
Elkarrizketa-koadroa minimizatzeko botoia daukan testu-koadroan, sakatu F2 gelaxkak hautatzeko modua sartzeko. Hautatu edozein gelaxka kopuru, eta sakatu berriroF2 elkarrizketa-koadroa ikusteko.
Gelaxkak hautatzeko moduan, ohiko nabigazio-teklak erabil ditzakezu gelaxkak hautatzeko.
Teklatua erabil dezakezuEskeman:
Sakatu F6 edo ⇧+F6, eskema bertikalaren edo horizontalaren leihoak fokua hartu arte.
↹ - pasatu botoi ikusgai guztietatik goitik behera, edo ezkerretik eskuinera.
⇧+↹ - pasa botoi ikusgai guztietatik alderantzizko noranzkoan.
⌘+1etik ⌘+8raCtrl+1etik Ctrl+8ra - erakutsi zehaztutako zenbakira arteko maila guztiak; ezkutatu goragoko maila guztiak.
Erabili + edo - fokua ezarritako eskema taldea erakusteko edo ezkutatzeko.
Fokua ezarritako botoia aktibatzeko, sakatu ⏎.
ErabiliGora, Behera, Ezkerrera edoEskuinera geziak uneko mailako botoi guztietatik pasatzeko.
Marrazkien tresna-barra irekitzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Marrazkia.
Sakatu F6 Marrazkia tresna-barra hautatu arte.
Hautapen-tresna aktibo badago, sakatu ⌘Ctrl+⏎. Orriko lehen marrazki-objektua edo objektu grafikoa hautatzen du.
⌘Ctrl+F6 sakatuz gero, fokua dokumentuan ezarriko da.
Orain ↹ erabil dezakezu hurrengo marrazki-objektua edo objektu grafikoa hautatzeko, eta ⇧+↹ aurrekoa hautatzeko.