Collabora Office 24.04 laguntza
Xede-bilaketarekin balio bat kalkula dezakezu, formula bateko zati izanik, zuk formularentzat zehaztutako emaitza emango duena. Horrela, beraz, hainbat balio finkorekin eta balio aldakor batekin, eta emaitzarekin definitzen da formula.
Urteko interesa (I) kalkulatzeko, sortu balio hauek dituen taula: kapitala (C), urte kopurua (n) eta interes-tasa (i). Formula:
I = C * n* i
Demagun i interes-tasa % 7,5 eta n urte kopurua (1) konstanteak direla. Eta jakin nahi dena da inbertsio-kapitala, C, zenbat aldatu beharko litzatekeen, I interes jakin bat lortzeko. Adibide honetan, kalkulatu zenbat kapital C behar den urtean 15.000 € lortzeko.
Sartu C kapitalaren balioetako bakoitza (100.000 $) balio arbitrarioa esate baterako, urte kopurua n (1), eta interes-tasai (%Â 7,5), bakoitza gelaxka batean. Sartu I interesa kalkulatzeko formula beste gelaxka batean. Cren ordez, n, eta i erabili gelaxkaren erreferentzia dagokion balioarekin.
Ipini kurtsorea I interesa daukan gelaxkan, eta aukeratu Tresnak - Xede-bilaketa. Xede-bilaketa elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Dagokion gelaxka sartuko da Formula-gelaxka eremuan.
Ipini kurtsorea Aldagai-gelaxka eremuan. Orrian, egin klik aldatzeko balioa daukan gelaxkan. Adibide honetan, C kapitalaren balioa daukan gelaxka da.
Sartu formulan espero den emaitza Helburuko balioa testu-koadroan. Adibide honetan, balioa 15.000 da. Egin klik Ados botoian.
Xede-bilaketak helburua lortu duela adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertuko da. Emaitza aldagai-balioa duen gelaxkan sartzeko, egin klik Bai botoian.