Collabora Office 24.04 laguntza
Hainbat modutan sar ditzakezu formulak: ikonoak erabiliz, edo teklatu bidez idatziz, edo bi metodoak nahasiz.
Egin klik formula sartu nahi duzun gelaxkan.
Egin klik 'Formula' barrako Formula ikonoan.
'Berdin' ikurra ikusiko duzu sarrerako lerroan eta, beraz, formula sartzen has zaitezke.
Balioak sartu ondoren emaitza gelaxka aktiboan txertatzeko, sakatu Sartu edo egin klik Ados ikonoan (formula-barrako ikur berdea). Sarrerako lerroan idatzitakoa ezabatu nahi baduzu, sakatu (Ihes) tekla edo egin klik Utzi ikonoan.
Nahi izanez gero, formulak zuzenean sar ditzakezu gelaxketan, sarrera-kurtsorerik ikusi ez arren. Formulak beti Berdin ikurrarekin hasi behar dira.
Zenbakizko teklatuko + edo - tekla ere saka dezakezu formula bat hasteko. ZenbBlok "aktibatuta" eduki behar duzu horretarako. Adibidez, sakatu tekla hauek elkarren jarraian:
+ 5 0 - 8 Sartu
42 emaitza ikusiko duzu gelaxkan. =+50-8 formula dauka gelaxkak.
Formula bat erreferentziekin editatzen ari bazara, erreferentziak eta esleitutako gelaxkak kolore berdinarekin nabarmenduko dira. Erreferentziaren ertzaren tamaina alda dezakezu orain sagua erabiliz, eta sarrerako lerroko formulako erreferentzia ere aldatu egingo da. Erreferentziak koloretan desaktiba daiteke Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Calc - Ikusi aukeran.
Formula sortzean akatsik egiten bada, errore-mezua agertzen da gelaxka aktiboan.