Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatu formateatu nahi duzun testua.
Hautatu aplikatu nahi dituzun testu-atributuak Formatua barran. Bestela, Formatua - Gelaxkak ere hauta dezakezu. Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hainbat testu-atributu hautatzeko aukera eskainiko zaizu Letra-tipoa fitxa-orrian.
Hautatu formateatu nahi dituzun zenbakiak dituzten gelaxkak.
Zenbakiak moneta-formatu lehenetsian edo ehunekotan formateatzeko, erabili Formatua barrako ikonoak. Beste formatu batzuk erabiltzeko, aukeratu Formatua - Gelaxkak. Aurrez ezarritako formatu bat hauta dezakezu edo bestela zeuk defini dezakezu Zenbakiak fitxa-orrian.
Formatu bat eslei diezaiokezu edozein gelaxka multzori. Lehenengo, hautatu gelaxkak (hautapen anitzerako, eutsi sakatuta ⌘Ctrl tekla klik egiten duzun bitartean), eta ondoren, aktibatu Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroa aukeran. Koadro horretan zenbait atributu hautatu ditzakezu, adibidez itzalak eta atzeko planoak.
Formatu-atributuak orri osoari aplikatzeko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa. Adibidez, goiburukoak eta orri-oinak inprimatutako orrialde bakoitzean agertu daitezen definitu daiteke.
nabigatzailea atzeko planoko irudia hautatzeko.
komandoarekin kargatutako irudiak inprimatzean edo inprimatze-aurrebistan soilik egongo dira ikusgai. Atzeko planoko irudia pantailan ere ikusteko, txertatu hura bidez eta kokatu irudia gelaxken atzean erabiliz. Erabili