Collabora Office 24.04 laguntza
Aurrez definitutako formatu-azalak dakartza Collabora Office Calc-ek, kalkulu-orrietan aplikatzeko.
Ezin zaizkio azalak gehitu Calc-i, ez eta aldatu ere. Nolanahi ere, azalen estiloak alda ditzakezu haiek kalkulu-orrietan aplikatu ondoren.
Orri bat azal batekin formateatu aurretik, gutxienez aurrez definitutako gelaxka-estilo bat aplikatu behar diezu kalkulu-orriko gelaxkei. Orduan gelaxken formatua aldatu ahal izango duzu Hautatu azala elkarrizketa-koadroan azal bat hautatuz eta aplikatuz.
Gelaxka bati gelaxka-estilo pertsonalizatu bat aplikatzeko, ireki 'Estiloak' leihoa, eta beheko zerrenda-koadroan hautatu 'Estilo pertsonalizatuak' ikuspegia. Lehendik dauden gelaxka-estilo pertsonalizatuen zerrenda agertuko da. Hautatutako gelaxketan estilo jakin bat aplikatzeko, egin klik bikoitza 'Estiloak' leihoko estilo-izen batean.
Kalkulu-orri bati azal bat aplikatzeko:
Egin klik Tresna-barrako Aukeratu azalak ikonoan.
Azalaren hautapena izeneko elkarrizketa-koadroa agertuko da. Kalkulu-orri osoan aplika ditzakezun azalak erakusten ditu elkarrizketa-koadro honek, eta 'Estiloak' leihoak, berriz, gelaxka jakinentzako estilo pertsonalizatuak.
Azalaren hautapena elkarrizketa-koadroan, hautatu kalkulu-orriei aplikatu nahi diezun azala.
Sakatu Ados.
Azalaren hautapena elkarrizketa-koadroan beste azal bat hautatzean, estilo pertsonalizatuaren zenbait propietate aplikatuko zaizkio uneko kalkulu-orriari. Aldaketak berehala ikusiko dituzu kalkulu-orrian.