Collabora Office 24.04 laguntza
Datuak dBase fitxategi-formatuan ireki eta gorde ditzakezu (*.dbf fitxategi-luzapenarekin) Collabora Office Base aplikazioan edo kalkulu-orri batean. Collabora Office Basen, .dbf luzapeneko fitxategiak biltzen dituen karpeta bat da dBase datu-basea. Datu-baseko taula bati dagokio fitxategi bakoitza. Collabora Office aplikazioetatik dBase fitxategi bat irekitzen edo gordetzen duzunean, formulak eta formatuak galdu egiten dira.
Aukeratu Fitxategia - Ireki.
Bilatu inportatu nahi duzun *.dbf fitxategia.
Egin klik Ireki aukeran.
dBase inportazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Egin klik Ados botoian.
Calc-eko kalkulu-orri berri gisa irekiko da dBase fitxategia.
Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gorde nahi baduzu, ez aldatu edo ezabatu inportatutako fitxategiko lehen errenkada. dBase datu-baseak beharrezkoa du errenkada horretako informazioa.
Collabora Office Base datu-baseko taula bat, berez, lehendik dagoen datu-base baterako esteka bat da.
Aukeratu
.Gorde honela elkarrizketa-koadroko Fitxategi-izena koadroan, idatzi datu-basearentzako izena.
Egin klik Gorde aukeran.
Datu-basearen propietateak elkarrizketa-koadroko Datu-base mota koadroan, hautatu "dBASE".
Klik egin Hurrengoa botoian.
Egin klik Arakatu botoian.
Bilatu dBase fitxategia daukan direktorioa, eta egin klik Ados botoian.
Egin klik Sortu aukeran.
Hautatu Fitxategia - Gorde honela.
Fitxategi-formatua koadroan, hautatu "dBase fitxategia".
Fitxategi-izena koadroan, idatzi dBase fitxategiaren izena.
Egin klik Gorde aukeran.
Uneko orriko datuak bakarrik esportatuko dira.