Collabora Office 24.04 laguntza
Egin klik Taula dinamikoa elkarrizketa-koadroko Gehiago botoian. Elkarrizketa-koadroa handitu egingo da.
Izendun barruti bat hauta dezakezu, taula dinamikoa sortzeko, Emaitzak hemen: zerrenda-koadroan. Erabili nahi duzun emaitzen barrutiak izenik ez badu, sartu barrutiaren goi-ezkerreko koordenatuak koadroko Emaitzak hemen: aukeraren ondoko eremuan. Dagokion gelaxkan klik eginez ere sar ditzakezu koordenatuak.
Ez ikusiarena egin errenkada hutsei kontrol-laukia hautatzen baduzu, taula dinamikoa sortzean ez dira kontuan hartuko.
Identifikatu kategoriak kontrol-laukia hautatzen bada, izenburuen arabera identifikatuko dira kategoriak eta horren arabera ordenatuko dira taula dinamikoa sortzean.