Collabora Office 24.04 laguntza
Sortzen den taula dinamikoak era askotako sarrera ugari izan ditzake. Sarrerak elkartuz, ikusten den emaitza hobetu ahal izango duzu.
Hautatu gelaxka bat edo gelaxka-barruti bat taula dinamikoan.
Aukeratu Datuak - Taldeak eta eskema - Elkartu.
Hautatutako gelaxken formatuaren arabera, talde-eremu bat gehitzen da taula dinamikoan, edo, bestela, Elkartzeko bi elkarrizketa-koadroetako bat ikusiko duzu: zenbakizko balioena edo data-balioena.
Elkartzeko funtzioa aplikatzeko moduan egon behar du antolatuta taula dinamikoak.
Talde bat kentzeko, egin klik taldearen barruan, eta aukeratu Datuak - Taldea eta eskema- Banandu.