Collabora Office 24.04 laguntza
Taula dinamikoen gelaxkei beste formatu bat eman diezaiekete gelaxka-estilo espezifikoen bidez.
Taula dinamikoen formatu zuzena galdu egiten da taula eguneratzean edo editatzean.
Taula dinamiko bat sortzean, sei gelaxka-estilo berri gehitzen zaizkio dokumentuari. Aldatu gelaxka-estilo bakoitzaren formatua nahieran. Gelaxka-estilo dinamikoen pertsonalizazioa mantendu egingo da taula dinamikoa eguneratzean.
Taula dinamikoei formatua emateko gelaxka-estiloak erabiliz, kalkulu-orriko taula dinamikoen gelaxka guztiek itxura bera izango dute. Estilo horiek dokumentuko taula dinamiko guztiei aplikatzen zaizkie.
Sei gelaxka-estiloak honakoak dira:
Taula dinamikoen kategoriak
Taula dinamikoaren izkina
Taula dinamikoaren eremua
Taula dinamikoaren emaitza
Taula dinamikoaren balioa
Taula dinamikoaren izenburua
Gelaxka-estilo horien zenbaki-formatua ezin da aldatu gelaxka-estiloan bertan; datu-iturburuan aldatu behar da formatua.